Abadiñoko Udalak jakitera eman duenez, 50 bildots erreko dituzte aurten, parte hartzaileek, Zelaietako trinketearen ondoan ipiniko duten karpan.
Txapelketa 09:00etan hasiko da, eta 13:45ean ekingo dio epaimahiak txapelketako parte hartzaileek egindako bildotsak dastatzen. Okelaren itxura, zapore eta erre-puntuaren arabera emango dituzte sariak.
Epaimahaiak bere erabakiaren berri eman ostean, 350 lagun elkartuko dira, Zelaietako probalekuko herri bazkarian, erretako bildotsak bazkaltzeko.