Eskatzaile bakoitzak urtean jaso dezakeen gehienezko diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztu zuten: eskatzaile bakoitzak ezingo du urtean 350 euro baino gehiago jaso. Udal gobernuak azaldu zuenez, gero eta jende gehiagok eskatzen du diru-laguntza: urtean ikastaro bat baino gehiagorako diru-laguntza ere eskatu izan dute herritar batzuek.
Udalbatzarrean azpimarratu zutenez, euskararen normaliazazioa bultzatzen jarraitzea eta diru-laguntza modu justuagoan banatzea da helburua. Gobernu taldearen arabera, edozelan ere, praktikan apenas izango du eraginik aldaketak. Izan ere, eskaria egiten dutenen gehiengoak eskola guztietara joan dela frogatzen du, eta matrikularen zenbateko osoa itzultzen dio udalak.