Hassana


Lore bat Aaiun erdian, desertuko mugek zapaldua, oasietan baino mapetan islatzen omen delako herri bat. Loreak bezalakoak garelako, hemen jaio denak hemengoa maite du, eta hemengoari zuzenesten dio, eta bizitza bera emango luke berea defendatzeko.

Hego haize epelek barreiatzen dituzte loreen petaloak sustraiek markatzen dituzten mugetatik haratago, baina sustraiek lur berari osten diote ura, eta xurgatzen diote gatza, eta lur berean etengabeko larrutaldian bizi dira, harik eta zimeldu eta goiz batean leiak erreta agertzen diren arte; jaio den leku berean ehorzten da lorea, baina bere zatiak hamaika txokotan usteldu daitezke. Hareazko dunetan ale bakoitzak badu bere pisua eta gauetan tenperaturak hozten direnean estatiko bihurtzen dira mendi mugikorrok, ezkutaleku askorentzat eta urik apenas behar duten gameluen gainean dabiltzan turbantedunen azalak zartatzen ditu eguneko beroak, haizeak mugiarazten dituen hondar aleak poroetatik sartzen zaizkien bitartean. 2011n iritsi zen Hassanna gure parajeetara, muga ikusezin bezain boteretsuak igarota, Gibraltargo itsasartea omen da Europa zaharra hegoaldetik babesten duena, zeren aurrean babestu? Besarkada bero batekin muga guztiak urtuko ditugulakoan, Hassanna ere preso politikoa da, eta ea noiz ikus dezakegun bere aldeko manifestazio batean urtarrileko manifestazioetan bezainbesteko jendetza, horixe bera delako internazionalismoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!