Denboraleak eragindako kalteak konponduta, bihar zabalduko dute igerilekua

Anboto 2015eko otsailaren 3a

Azken egunetako denboralearen eraginez, makina gela hartu zuen urak, eta itxi egin behar izan zuten joan zen barikuan, igerilekua.

Urak makina gelan eragindako arazoak konpontzeko lanean ibili dira asteburuan, eta igerilekua itxita egon da gaur. Bihartik aurrera, baina, normaltasunez zabalduko dute igerilekua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!