Gazteentzako dantza moderno eta garaikideko ikastaroa

Anboto 2015ko urt. 29a, 16:46

Hamabost eta hogeita hamar urte bitarteko gazteei zuzenduriko dantza ikastaroa antolatu du Abadiñoko Udaleko gaztedi arloak. Urtarrilaren 30era arte, Errota kultur etxean edo Udal Mediatekan eman daiteke izena.

Hainbat dantza mota irakatsiko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek, besteak beste, dantza modernoa, hip-hopa edota reggae dantza.

Otsailaren 6an hasi eta apirilaren 24an amaituko da ikastaroa. Barikuetan, 18:30etik 20:00etara burutuko dituzte ikastaroaren saioak. Matrikularen prezioa 15 eurokoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!