Jakinarazi dutenez, parte hartzea herritar guztientzat zabalik egongo den prozesu honetan, ekarpenak egiteko edo diagnostikoan parte hartzeko hainbat aukera jarriko dituzte: Otsailaren 4tik aurrera, asteazkenero 18:00etatik eta 19:30era artean beraien egoitza berrira hurbiltzea (San Prudentzio 2), ehbilduabadino@gmail.com helbide elektronikora idaztea edo datozen asteetan burutuko dituzten bilera sektorialetan parte hartzea. Hasi dira iada bilerekin, ostiralean, urtarrilaren 16an 17:30etan Errota Kultur Etxean gazteriaren inguruko lehen batzarra egingo dute.