Aurten lehenengoz, bestalde, argazki lehiaketa antolatu dute, San Anton eguna eta Urkiola gaitzat hartuta. Lehiaketan parte hartu gura dutenek Errota kultur etxean edo Udal Mediatekan aurkeztu beharko dituzte San Anton egunez egindako argazkiak, urtarrilaren 30a baino lehen. Lagunetxea hotelean bi lagunentzako asteburua izango da argazki lehiaketako lehenengo saria; hotel berean gau bat eta gosaria bigarrena; eta bi lagunentzako bazkaria herriko egilerik onenarentzako saria. Otsailaren 8an santutegian egingo dute sari banaketa, eta, 27ra arte, bertan egongo da erakusketa.
Errepetiziño Eguna ospatuko dute, berriz, domekan, Urkiolan, eta 12:00etako, 13:00etako eta 18:00etako mezez aparte, San Anton eguneko zozketa eta elkartasun enkantea ere egingo dituzte, 13:00etan. Ordu horretan hasita, etzi ere Sirimiri Band taldeak joko du Urkiolan.