Traña-Matienak zoria lagun

Anboto 2015ko urt. 7a, 11:36

Petite liburu-dendaren erakusleihoa

Abadiñoko Traña-Matiena auzoan zorte onagaz abiatu dute 2015 urtea. Errege Eguneko loteriaren bigarren saria San Prudentzioko administrazioan saldu dute, eta Bono Loto lehiaketaren 104.539 euroko saria duen txartela Petite liburu-dendan zigilatu dute.

 

Martin eta Mikel Petite aita-semeek pozik hartu dute albistea. Petite liburu-dendan zigilatu dute bost zenbakiak eta osagarria asmatu dituen Bono Loto lehiaketako txartel irabazlea. Txartelaren jabeak guztira 104.539 euro eramango ditu poltsikora. "Oraindik ez dakigu nor den txartelaren jabea, beraz, baliteke oraindik berak ere ez jakitea", azaldu du Mikel Petitek.

Errege Eguneko loteriak ere saria utzi du Abadiñon. Traña-Matienako administrazioan saldu dituzte Errege Eguneko loteriaren bigarren sariko berrogei dezimo. 43.743 zenbakiak, guztira, 5,5 milioiko saria izan du, eta Abadiñon 3 milioi banatu dira dezimoa erosi dutenen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!