Herritarren iritzia jakin gura du Abadiñoko EAJk

Anboto 2014ko abe. 23a, 09:20

2015eko udal hauteskundeetarako programa osatzeko, abadiñarren iritzia kontuan hartu gura du EAJk, eta inkesta bat betetzera animatu ditu.

"Bizi garen eta denon artean eraiki dugun udalerri hau denon artean hobetu dezagun". Horrela azaldu du EAJk dinamika honetarako daukan asmoa. Kultura, kirola, trafikoa eta gazteria arloak barneratzen dituen inkesta bat banatu dute baserri guneetan, etxerik etxe, eta Zelaietako Batzokian zein Traña-Matienako estankoan ere badago eskuragarri. Udal gestioaren inguruko inkesta hori anonimoa dela adierazi dute, eta urtarrilaren 31ra arteko epea dago betetzeko. Batzokian edo estankoan utzi beharko dute interesdunek.

Azaldu dutenez, jeltzaleen proiektuan "ahalik eta abadiñar gehienek" laguntzea nahi dute: "Lehen eskutik ezagutu gura ditugu abadiñarren benetako arazoak. Egitasmo errealista bat egin dezagun eta gure programan herriko pertsona, gizarte talde eta erakunde guzti-guztiak sartu ditzagun".

Eneko Etxebarria izango da udal hauteskundeetarako hautagaia, eta esan dutenez, berak kalean ere iritziak jasoko ditu egunotan. Bestalde, eajpnvabadino@gmail.com helbide elektronikoa zabaldu dute kontaktu lez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!