Abadiñoko Udalera deitzeko aukera berria: 010 zenbakia

Anboto 2014ko abe. 18a, 16:45

Urtarrilaren 2tik aurrera telefono linea berria jarriko du Abadiñoko Udalak martxan: 010 zenbakiduna, hain zuzen ere.

Gobernu taldeak azaldu dutenez, urtarriletik aurrera, 010 markatzea nahikoa izango da Abadiñoko edozein telefonotatik udaletxera deitzeko. Zenbaki berria martxan jarri arren, orain arteko lineek ere erabilgarri egoten jarraituko dutela azpimarratu dute. 

Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, "linea berriagaz Udalak beste urrats bat eman nahi du gardentasuna handitzeko eta herritarrengandik hurbilago egoteko: erraz gogoratzeko moduko zenbakia da, eta laguntza izan daiteke herritar askorentzat, udaletxeko zenbakia eskura ez daukatenean".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!