Kubaren egoera sozioekonomikoari buruzko mahai ingurua egingo dute, adibidez, bihar, 12:30ean, gaztetxean: Euskadi-Cuba elkarteko eta Ventana al Valle taldeko kideek hartuko dute parte. Bestalde, El maestro saharaui dokumentala ere emango dute asteburuan, Abadiñon: Kubara ikastera joandako saharauien errealitateari buruzkoa da dokumentala.
Danieuris Moya eta Daniellis Moya ahizpek osaturiko Las dos D bikotearen musika emanaldia izango da jaialdi honen barruan, bihar, 17:30ean: Kubako eta Euskal Herriko kantak eskainiko dituzte. Kubako dantzek ere izango dute lekua; izan ere, yoruba dantzen erakustaldia eta dantza kubatarren ikastaroa egingo dituzte.