'Maitasunaren ipuina' tailerra, Faktoria Lilaren eskutik

Anboto 2014ko aza. 12a, 09:00

Azaroaren 25eko Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira Abadiñoko Udalak antolatu duen egitarauaren barruan dago Maitasunaren ipuina izeneko tailerra. Azaroaren 22an, 10:00etatik 13:30era burutuko dute Txanporta kultur etxean.

Faktoria Lila talde feministako Irantzu Varela kazetariak gidatuko du saioa. Maitasun erromantikoaren ideia kulturalki eta sozialki eraikia dela erakustea, eta ideia horren atzean dagoen aurreiritzi sistema bistaratzea dira Maitasunaren ipuina tailerraren helburuak.

Errota kultur etxean, Udal Mediatekan edo berdintasuna@abadiano.org helbidean eman daiteke tailerrean parte hartzeko izena.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!