Gazteentzako aisialdi egitaraua antolatu dute

Anboto 2014ko aza. 7a, 14:00

Domeka honetan burutuko dute Abadiñoko Udalak, Berbaro elkarteak eta herriko hezitzaile talde batek 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzako prestaturiko egitarauaren barruko hurrengo ekintza. Txanporta kultur etxean izango da hitzordua, azaroaren 9an: Basetxea taldekako lehiaketa burutuko dute, 11:00etatik aurrera.

Ekainera arte, hamabostean behin, asteburuetan, burutuko dituzte ekintzak. Euskaraz egingo dituzte guztiak. Talde-jolasak eta txangoak, esate baterako.

Abadiñoko gobernu taldeak azaldu duenez, Udaleko gazteria arloak 2013an egindako diagnostikoan azaleraturiko beharrizanei erantzuna eman gura izan diote gazteei zuzenduriko egitarau honegaz.

Ekainera arteko ekintzetan parte hartu gura dutenek, Errota kultur etxean edo Udal Mediatekan eman dezakete izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!