Zelaieta Haurreskola itxita bihar, sabaitik panel bi lurrera erori eta gero

Anboto 2014ko azaroaren 6a

Bihar, Zelaietako Haurreskola itxita egongo da. Abadiñoko udalak jakitera eman duenez, eraikinaren barruko sabaiko panel bi lurrera erori dira, eta konponketak egiteko itxiko dute eraikina. Inork ez duela minik hartu azpimarratu dute prentsa ohar bidez. Instalazioa egin duen enpresak panel guztiak aztertuko ditu "antzeko arazorik berriro ez gertatzeko". Umeak astelehenean itzuli ahal izango dira geletara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!