Goi-tentsioko kable baten hausturak txinpartak eragin ditu Metal Performers enpresaren fatxadan

Anboto 2014ko aza. 4a, 12:01

Goi-tentsioko kable bat apurtu da Abadiñoko Astola auzoko Metal Performers enpresaren ondoan, gaur, eguerdiko 11:45ean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, kablea enpresaren aurrealdean gelditu da txinpartak eraginez. Iberdrolako teknikariak eta suhiltzaileak bertaratu dira kablea konpontzera. Enpresan korronte elektrikoa moztu egin dute. Hasieran sutea izan zitekeela zirudien arren, txinpartek ez dute surik sortu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!