Dozenaka lagun batu dira Abadiñoko erasoa gaitzesteko

Anboto 2014ko urr. 17a, 13:05
Argazkia: @AsierAspuru

Atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten Txanporta plazan, asteon jakin den eraso sexista salatzeko. Dozenaka herritar hurreratu zen pankarta atzera.

Durangon ere elkarretaratze berezia egin zuten atzo, sanfausto egunean salatu zuten eraso sexista dela-eta. Asteroko Andereak-en kontzentraziora hainbat herritar batu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!