Matienako osasun zentroko eraikinaren gastuak Osakidetzak ordainduko ditu aurrerantzean

Anboto 2014ko ira. 22a, 10:55

Gobernu taldeak komunikabideetara bidali duen oharrean azaltzen denez, Traña-Matienako osasun zentroa Osakidetzaren izenean eskrituratzeko akordioa lotu du Abadiñoko Udalak osasun zerbitzuagaz.

Abadiñoko Udalak zabaldu duenez, anbulategia dagoen eraikineko komunitate gastuak Abadiñoko Udalak ordaindu ditu, orain arte; 23.000 euro bideratu ditu Abadiñoko Udalak gastu hori ordaitzera. Lotu duten akordioaren arabera, "hemendik aurrera Osakidetzak ordainduko dituelako Osasun Zentroaren eraikineko gastu guztiak".

Orain arte Abadiñoko Udalaren izenean erregistratuta egon da Traña-Matienako osasun zentroa, eta Abadiñoko gobernu taldeak azaldu duenez, Osakidetzak Udalagaz zeukan 23.000 euroko zorra berdindu ostean lotu dute akordioa. Osasun zentroaren irisgarritasuna hobetzeko obrak egin dituzte, batetik, eta medikuntzako tresneria berria ere erosi dute. Denera, 26.000 euroko inbertsioa egin du Osakidetzak, Traña-Matienan.

Pozik agertu da Jose Luis Navarro alkatea: "Gauza izan gara Osakidetzak inbertsio handi bat egin dezan lortzeko, horrek zerbitzu-kalitateari dagokonez herritar guztiei eskainiko dien onurarekin", adieraz du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!