Muntsarazko jaiak

Bihartik aurrera auzoko jaiak ospatuko dituzte Muntsaratzen

Anboto 2014ko ira. 4a, 12:48

Asteburu honetarako antolatu ditu Muntsarazko auzo elkarteak, udalaren babesagaz, auzoko jaietako egitarauko ekitaldi gehienak. Bihar, barikua, 19:00etan ipiniko dute Donien Atxa, eta umeen dantza saioaren, paella eta tortilla lehiaketen, eta parriladaren ostean, 21:30ean hasiko den Xaibor DJagaz emango dute lehenengo eguna amaitutzat.

Zapatuan eta domekan goizetik nabarituko da jai giroa Muntsaratzen. Izan ere, zapatuan Mozorro Eguna ospatuko dute. Buruhandiek esnaraziko dute auzoa, eta, ohiturazko argazkia eginda, 11:45ean emango diote mozorro lehiaketari hasiera. Arratsaldean, helduak karta-jokoan eta umeak tailerretan ariko dira.

Irailaren 7an ere egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute adin guztietako auzokideek eta bisitariek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!