Irailetik aurrera, trafikoari itxita egongo da San Trokaz plaza ingurua

Anboto 2014ko uztailaren 8a

Bertako bizilagunek bakarrik izango dute San Trokaz plazara autoz sartzeko baimena, irailaren 1etik aurrera. Gainerako herritarrek, trinkete eta probaleku ondoko aparkalekuan utzi beharko dute kotxea.

 

Erabaki horren berri emateko Abadiñoko Udalak komunikabideetara bidali duen oharrean azaltzen denez, "azken urteotan ikaragarri handitu" da trafikoa Zelaieta auzoko inguru horretan, eta neurri horregaz, "eskola, frontoia, eliza eta udaletxea dauden guneak atontzea, eta herritarren lasaitasuna eta bizi-kalitatea hobetzea" gura du Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!