Datozen urteetako aurrekontuetan "baserrietako saneamentuak hobetzeko eta ur zikinak hobeto tratatzeko" diru gehiago beharko dela azpimarratu dute oharrean jeltzaleek.
Komunikabideetara bidali duten oharrean esaten denez, herriko "baserri eta etxe askok ez dute ur zikinen inolako tratamendurik jasotzen, hau da, kasu askotan zuzenean errekara joaten dira ur zikin horiek".
Udalak baserri inguruak hobeto tratatu behar dituela aldarrikatu du EAJk: "Inguru horietako bizilagunek hutsikeria sentsazioa izan ez dezaten".
