Azken urte bietan probalekuan egin izan dute azoka, azaroan. Antolatzaileek azaldu dutenez, erakusmahai gehiago hartu ahal izateko atera dute kalera: iaz 45 posturentzako lekua egin zuten probalekuan, eta, aurten, 62k eman dute dagoeneko euren salgaiak Abadiñora ekartzeko izena; izen-ematea zabalik dago oraindik. Salerosketarako eta trukerako aukera eskainiko dute.