Barikuan zabalduko dute Durangaldeko lehenengo McDonald's jatetxea

Anboto 2014ko eka. 25a, 15:00
Etzi zabalduko dute Abadiñoko Murueta kaleko McDonalds jatetxea.

 

Langileekin eta euren familiekin egingo dute bihar, "irekiera ospatzeko inaugurazio ekitaldi txiki" bat, eta barikuan irekiko dute jatetxe berria.

Bi solairuko jatetxea atondu du McDonald's konpainiak Murueta kalean, 500 metro karratuko azalerakoa. Jatetxeaz gainera, 24 orduko Mac Auto salmenta ere egingo dute Abadiñon.

McDonald`s-ek azpimarratu duenez, "Abadiñoko herritarrentzako 40 lanpostu sortu ditu. Beste erkidego batzuetako curriculumak jaso dituzten arren, hautaketa prozesuan Abadiñoko herritarrek izan dute lehentasuna". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!