Herriko familia bati lagundu guran, kontzertu solidarioa

Anboto 2014ko eka. 25a, 12:26
Andeka Gorrotxategi Abadiñoko tenorea.
Zelaietako herri eskolako hainbat gurasoren ekimenez antolatu dute uztailaren 4an, 20:00etan, probalekuan egingo duten kontzertu solidarioa. Andeka Gorrotxategik, Bidane Txopiteak, Bogoroditsiek, Kukula Garak, Herri Maitek eta Kriskitinek hartuko dute emanaldian parte.

 

Sarrerarik ez du izango emanaldiak, baina bertaratzen direnak herriko familia bati laguntzeko ekarpena egitera gonbidatuko dituzte. Duela urtebete, 10 urtegaz hil zen Aboubark herrikidearen familiak hasi duen bide judizialaren kostua ordaintzen laguntzeko dirua batzeko antolatu dute kontzertu solidarioa: arduragabekeria medikorik gertatu zen ala ez ikertzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!