Erromeria andaluziarra, Astolako zelaian, bihar

Anboto 2014ko ekainaren 13a

Erromeria ospatuko dute, bihar, egun osoan zehar, Astolako zelaian. 12:20ean pregoia irakurriaz eta txupina boteaz ekingo diote egun osorako egitarauari.

 

Duela 15 urte antolatu zuen De Norte a Sur taldeak Astolako erromeria, eta egitarau zabalagaz dator X. edizioa: De Norte a Sur abesbatzaren Rozioko Meza emanaldia, gazpatxo txapelketa eta lagunarteko bazkaria burutuko dituzte, esaterako, eguerdian.

Bazkalostean, quad, zaldi eta poney pasealdiak egiteko aukera eskainiko dute, 16:00etatik aurrera, Astolan. Kafe dastaketaren ostean, puzgarriak ipiniko dituzte umeentzat, eta andrazko eta gizonezko erromesak aukeratuko dituzte.

Abadiñoko De Norte a Sur, Bermioko Txo Sevilla, Mungiako Arriá Pitá eta Bergarako Olé taldeek dantzaldia eskainiko dute, gero, 17:30etatik aurrera. Onda Futura taldeak giroturiko 5 orduko diskojaiagaz eta 23:00etako txokolatadagaz emango dute eguna amaitutzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!