Mari Carmen Rodriguez Rotsita egileagaz batera, Jose Tizado poeta galiziarrak eta Banarte antzerki taldeak ere parte hartuko dute liburuaren aurkezpen ekitaldian. Liburuan agertzen diren Valentin de Urrutiaren marrazkiak ere izango dira gaurko ekitaldian, ikusgai.
Amak Galiziako sorterrian bizitako hainbat istorio eta Abadiñoko beste gertakari batzuk ere kontatzen ditu, Rodriguezek Hilando historias liburuan. Amak kantatzen zituen abestiak eta hainbat ipuin ere jaso ditu Rodriguezek lliburuan, eta 400 ale inprimatuko ditu.
Hilando historias honen aurretik, poema liburu bi idatzi ditu Mari Carmen Rodriguez Rotsitak.