Ohiturari jarraituta, bost meza hartuko ditu santutegiak gaur: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 18:00etan. Mario Izeta Bilboko gotzainak eskainiko du meza nagusia. Elizkizun horren ostean, Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze aritu dira Urkiolan bertsotan, eta, gero, Sirimiri Band taldearen dantzaldia izan da elizaren aurreko plazan.
Domekan, ekainaren 15ean, ohiturazko Errepetiziño Eguna ospatuko dute Urkiolako santutegian. Gaur egin duten bezala domekan ere bost meza eskainiko dituzte. Bilboko gotzain emeritua izango da ekainaren 15eko meza nagusian buru, eta Leioako abesbatza jardungo da, bertan, kantuan. Ondoren, herri kirolen erakustaldia izango da, Urkiolan, ikusgai.