760 euro batu dituzte dantza maratoi solidarioan

Anboto 2014ko eka. 3a, 09:00
Janari Bankuari emango diote zapatuan Traña-Matienan burutu zuten dantza maratoi solidarioan batutako dirua

 

Antolatzaileen berbetan, "parte-hartze handia izan duelako, oso arrakastatsua" izan da ekimena. Herritar talde batek antolatu zuen zapatuko dantza maratoi solidario hori, eta 760 euro batu zituzten bertan. Egoera ekonomiko zaila bizi duten herriko familien artean banatu ditzan, Bizkaiko Janari Bankuari emango diote  batutako dirua.

Dantza latinoen eskolak jaso edo Bizkaiko hainbat herritako dantzarien erakustaldiak ikusteko aukera izan zuten ekitaldira bertaratu zirenek. Bestalde, herriko dendek emandako hainbat opari zotz egin zituzten hiru euroko sarrera ordaindu zutenen artean. Antolatzaileek esan dutenez, hain zuzen, oraindik banatu gabe daude honako zenbaki hauei dagozkien sariak: 168, 148, 150, 145, 186 eta 02.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!