Lau ordu iraungo du maratoiak, eta besteak beste, dantza latinoen eskolak jaso edo Bizkaiko hainbat herritako dantzarien erakustaldiak ikusteko aukera izango du bertaratzen denak.
Hiru euroko sarrera izango du ekitaldiak, eta Janari Bankuari emango diote batzen duten diru guztia. Sarrera ordaintzen dutenen artean, bestalde, Abadiñoko hainbat enpresak eta dendak emandako hainbat artikulu zotz egingo dituzte.
Ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak Javier Crespo Gizarte Ekintza arloko zinegotziak: "Berriro erakutsiko dugu zenbaterainokoa den abadiñarren elkartasuna krisiak jotako herritarrekin", azpimarratu du Crespok.