Udalekuetarako begiraleak kontratatzeko lanpoltsa osatuko dute

Anboto 2014ko maiatzaren 23a

Herriko ludotekan eta udalekuetan lan egingo duten hezitzaileen lanpoltsa osatuko du Abadiñoko Udalak, aurten, bigarrrenez. Iaz ere horrela egin zituzten udalekuetarako hezitzaileen kontratazioak. Ekainaren 4ra arte eman ahalko da izena.

 

Lanpoltsa horretan izena ematen duten guztien datuak udalekuak kudeatzen dituzte enpresei bidaliko dizkie Abadiñoko Udalak, eta bertatik egingo dituzte 3 eta 16 urte arteko umeen hezitzaile lanak egingo dituztenen kontratazioak.

Izena emateko, udalaren webguneko galdetegia bete, eta lan-boltsa@abadiano.org helbidera emailez bidali behar da curriculumagaz (pdf formatuan) batera.

Udalak ohartarazi du iaz izena eman zutenek aurten ere bidali behar dutela eskaria. Iaz 92 gaztek eman zuten lanpoltsa honetan izena,. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!