Nazioarteko Kooperazio Dibisioko Polizia Nazionalak, Frantziatik Espainiara ekarri zituen atzo Eneko Zarrabeitia abadiñarra eta Joanes Larretxea donostiarra, Audientzia Nazionalaren eskariz. Zarrabeitia 2008an atxilotu zuten Frantzian. ETAko kide izatea eta "helburu terroristekin" armak eta lehergailuak garraiatzea leporatzen diotela azaldu du Espainiako barne sailak. Epailearen aurretik igarotzeko zain dago.