2014/05/02 22:00

'7 aulki' antzezlana

Errota kultur etxea, Abadiño
7 aulki obra Abadiñoko 25 gaztek osaturiko Et@rte antzerki taldeak sortu duen lehen lana da. Traña-Matienako Errota kultur etxean izango da emanaldia, 22:00etan. Doako sarrera izango du emanaldiak, baina aurretik kultur etxean bertan eskuratu daiteke sartzeko gonbidapena. 12 eta 17 urte arteko gazteek antzezten dute obra –lehenago antzerki tailerrean jardundakoak batzuk, eta oholtza gainean lehenengoz dihardutenak beste batzuk–.
Hizkuntza: Euskara
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!