Pintadak gaitzetsi dituzte jeltzaleek

Anboto 2014ko apirilaren 24a

Azken aldian herrian agertu diren "pintada mehatxugarriak" gaitzetsiz, komunikabideetara oharra bidali du Abadiñoko EAJk. Udaletxeko, mediatekako eta Zelaieta auzoko hainbat hormatan agertu dira azken asteetan pintadak.

 

Jeltzaleek azpimarratu dute, abadiñar guztien kalterako, udalarentzako gastua dela pintadok ezabatzea: "Horrek esan nahi du, gizarte ekintzarako, hezkuntzarako edo abadiñarren onurarako izango diren azpiegiturak egiteko diru gutxiago egongo dela etorkizunean".

Datozen asteetan herrian ospatuko dituzten San Prudentzio eta San Trokaz jaiak "bakean eta umore onean ospatzeko desioa" adierazi dute ohar horretan jeltzaleek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!