Boisera bidaltzeko, euskal jantzien bilketa

Anboto 2014ko api. 9a, 14:15

Boiseko (AEB) ikastolara bidaltzeko bigarren eskuko euskal jantzi tradizionalak batzeko kanpaina abiatu dute, Abadiñon. Bagoaz Bidaiak agentziaren Traña-Matienako goitzan jasoko dituzte jendeak emandako jantziak, ondoren Boiseko ikastolara bidaltzeko.

 

Ander Cimas bidai agentzia horretako arduradunak azaldu duenez, 30 jantzi bidali ahal izatea da ekimenaren helburua, Boiseko ikastolan euskal tradizioagaz lotuta antolatzen dituzten ekitaldietan baliatu ahal izan ditzaten. Momentuz sei jaso dituzte, eta batez ere umeentzako jantziak behar dituztela azaldu dute.

Cimasek azaldu duenez, Boiseko ikastolan irakasle diharduen abadiñar batek eskatu zion falta dituzten jantzi horiek lortzeko kanpaina hau abiatzen laguntzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!