Euskarazko eta inglesezko egonaldiak, Aste Santurako

Anboto 2014ko martxoaren 25a

Abadiñoko Udalak lehenengoz eskainiko ditu Aste Santurako umeentzako egonaldiak. Euskaraz eta inglesez egingo dituzte parte hartzen duten umeek, hainbat jarduera.

 

Apirilaren 22 eta 25 bitartean, goizez (09:30etatik 13:30etara) eskainiko dituzte 9 eta 11 urte arteko umeentzako pentsaturiko egonaldiko saioak, udalaren instalazioetan.

Abadiñoko Udalak azaldu duenez, askotariko ekintzak burutuko dituzte umeek Aste Santuko egonaldi horietan: herriko hainbat leku ezagutzeko txangoak egingo dituzte, musika tresnak egiten ikasiko dute, esperimentu txikiak burutuko dituzte, etab.

Lau egunetarako (60 euroko matrikula ordainduta), zein egun bakoitzerako (25 euro eguneko) ere eman daiteke izena.

Egonaldia dinamizatuko duen Suspergintza Elkartearen udalekuak@suspergintza.net helbidean edo 94-4008060 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!