Apirileko lehenengo asteburuan hasiko dira Gerediagako juntetxearen ingurua zabaltzen

Anboto 2014ko mar. 25a, 10:19

Jose Luis Navarro alkateak baieztatu duenez, apirileko lehenengo asteburutik aurrera hasiko dira Gerediagako juntetxearen ingurua zapatu eta domeketa bisitari eta auzotarrei zabaltzen.

 

Navarro alkateak adierazi duenez, Gerediaga elkarteagaz zehaztuko dute asteon gunearen irekiera ordutegia. Alkateak aurreratu duenez, baina, argi dago udarako eta negurako ordutegi desberdina izango dela, eta gauez itxi egingo dutela ingurua.

Bizkaiko Batzar Nagusiekin hala adostuta, Abadiñoko Udalak hartu du asteburuetan gunea itxi eta zabaldu eta  garbitzeko ardura, eta baita segurtasun arloarena ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!