Helburu bikoitzagaz antolatu du ikastaroa udalak; emakumeek eraso sexistetatik babesteko teknikak ikasi ditzaten, batetik, eta euren buruenganako konfiantza irabazi dezaten, bestetik.
Gogoetarako tartea
Isa Bernal psikologo eta emakumeen aurkako indarkeria gaietan adituak eskainiko du ikastaroa, eta hainbat gairi buruzko gogoetara bultzatuko ditu parte-hartzaileak: indarkeria sexistaren arrazoiez, erasoei taldeka aurre egiteko premiaz, mendekotasun emozionalaz zein maitasun erromantikoaren ondorioez, esaterako.
Zortzi orduko ikastaroa izango da, eta Traña-Matienako Errota kultur etxean antolatu dute. 10:00etatik 14:00etara, eta, 15:30etik 19:30era eskainiko dituzte ikastaroko saioak.
Ikastaroa doakoa den arren, parte hartu gura duenak izena eman beharko du berdintasuna@abadiano.org helbidean.