Udal aurrekontua adosteko borondatea adierazi du EAJk

Anboto 2014ko martxoaren 5a

Abadiñoko Udaleko aurrekontuen inguruko alderdiaren lehentasunak azalduz, prentsa oharra bidali du EAJk, gaur.

 

"Herriak aurrera egin dezan Abadiñok aurrekontua izatea" garrantzisua dela azpimarratu dute idatzi horretan jeltzaleek, eta "akordioa lortzeko borondatea" adierazi dute.

EAJren ustez, Zelaieta auzoaren urbanizazioari (saneamenduari, onezkoen segurtasunari eta mugikortasunari) eman behar litzaioke 2014ko Abadiñoko udal aurrekontuan lehentasuna.

Aurrekontu horretan, bestalde, hezkuntzak lehentasuna eduki beharko lukeela, eta ez dutela "gizarte ekintzan murrizketarik onartuko" diote jeltzaleek.

Traña-Matiena auzoko hainbat plazaren urbanizazioa hobetzeko inbertsioa aurreikusteko eta baserrietako saneamendua hobetzeko plan bat egiteko beharra ere ikusten dutela adierazi dute jeltzaleek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!