Pilotakadaz Pilotakada txapelketaren aurkezpena

Anboto 2014ko martxoaren 4a

"Euskal presoek pairatzen duten sakabanaketaren salaketa herri guztietako frontoietara zabaltzeko helburuz" antolatu du Etxerat elkarteak, Pilotakadaz Pilotakada txapelketa.

 

Pilota bigunagaz, Euskal Herri osoan jokatuko dute txapelketa, eta Abadiñon ere martxan ipiniko dute ekimena.

Txapelketan parte hartu gura duten guztiei deia luzatu diete ekimenaren aurkezpenera gerturatzeko. Bihar, martxoaren 5ean, Txanporta kultur etxean egingo dute batzar ireki hori, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!