Webgunea berritu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2014ko martxoaren 3a

Udalak jakitera eman duenez, ehundik gora tramite burutzeko baliatu ahalko dute herritarrek webgune berria: lan txikietarako baimenak lortzeko, espedienteak erregistratzeko, errolda eta egoitza eskariak egiteko, etab.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytic proiektuaren barruan garatu du Abadiñoko Udalak www.abadiño.org helbideko atari berria, eta bertan, tramiteak azkarrago egiteko aukera eskainiko die herritarrei aurrerantzean.

Webgunearen aukerak baliatu ahal izateko, erabiltzaileek Bizkaiko Aldundiaren doako posta kontu bat aktibatu behar dute (www.bizkaia.eu helbidean), eta nortasun agiri elektronikoa edo Gizarte Segurantzako txartel elektronikoa eskuratu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!