Ipuin lehiaketa abiatu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2014ko otsailaren 12a

Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzenduriko ipuin lehiaketa antolatu dute Abadiñon, "umeen artean idazteko eta istorioak kontatzeko zaletasuna zabaltzeko helburuz".

 

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara arteko ikasleek har dezakete lehiaketan parte, eta lau kategoriatan ariko dira. Kanpoan ikasi arren Abadiñon erroldatuta dauden umeek ere bidali ditzakete, gainera, euren lanak lehiaketara.

Kontakizunen gaia librea da, eta gutxienez 100 berbako idatziak izan beharko dute lehiaketara aurkezten direnak. Maiatzaren 16 arte, Errota kultur etxean edo Udal Mediatekan entregatu ahalko dituzte parte hartzaileek euren lanak. Iaz 165 ipuin jaso zituzten.

Txanporta kultur etxean egingo dute, ekainaren 20an, ipuin lehiaketaren sari banaketa. Hiru sari banatuko dituzte kategoria bakoitzean; 550 euro banatuko dituzte guztira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!