Langileen batzarragaz negoziatu eta akordioa lotuta proposatu zuen Jose Luis Navarro alkateak hitzarmen horri udalbatzak ere oniritzia ematea.
Jose Luis Navarro alkateak nabarmendu du, "oso garrantzitsua" dela akordio honek "udal langile eta udalbatzarkide guztien onespena jaso izana". Horrela adierazi zuten Bilduko eta EAJko bozaroaleek ere.
Euskadiko herri erakundeetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Udalhitz hartzen du ahotan darabilgun hitzarmen honek erreferentetzat. Udal gobernuak azpimarratu duenez, besteak beste, etengabeko prestakuntzarako eskubidea eta sustapen profesionalerako aukera eskaintzen die udal langileei.
Horrez gainera, udalbatzak bere "borondatea eta konpromisoa" agertu du, baita, azpikontratatutako langileek "lan baldintza" duinak izan ditzaten beharrezko neurriak hartzeko.