Auzorik Auzo ibilaldia egingo dute bederatzigarrenez

Anboto 2014ko urt. 20a, 06:00

Iazko ibilbidean ateratako argazkia
Urtarrilaren 26an Auzorik Auzo ibilaldia antolatuko du Hamabi Harri elkarteak Abadiñon. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da dagoeneko.

 

Goizeko 09:00etan irtengo dira Gerediagatik eta Zelaietan amaituko dute, herriko zenbait auzo igarota. Hogei kilometro inguruko ibilbidea izango da, eta antolatzaileek esan dute 13:30erako heltzea espero dutela.

 

Ibilbidea: Gerediaga, Traña-Matiena, Gazteluko ur depositoa, Gazteluko Sakoneta baserria, Goxasko, Ferialekua, San Bizente fundizioa, Mendilibar, Untzilla, Olondo, Sagasta, Gosentziako beheko ibarra, Atxatxikiko planta, Zelaieta eta Txanporta.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!