Nekazarientzako prestakuntza saioak antolatu ditu Aldundiak

Anboto 2014ko urt. 14a, 11:10

Aurten nekazaritza eta ingurumen laguntzen onuradun diren 174 abeltzainek hainbat prestakuntza-ikastaro eta hitzalditan parte hartuko dute, urtarrilean. Euron ustiagien kudekaeta eta natur ingurunea hobetzeko ikastaroak dira. Abadiñoko Txanporta kultur etxean batuko dira, urtarrilaren 15ean, Markinako 14 ustiategi eta Durangoko hamaika

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren ekimenez antolatutako ikastaroak dira, HAZI fundazioarekin eta Europako Batzordea-Landa Garapeneko Nekazaritzako Europar Fondoarekin elkarnean eratutakoak. Prestakuntza saio horiek Aldundiko Nekazaritza Saileko eta Lorra kudeaketa  zentroko teknikariek emango dituzte.

Eguaztenean Txanpora kultur etxean izango den jarduera 15:30ean hasiko da.

Bzikaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak 30,6 milioi eyro izango ditu 2014ari aurre egiteko eta nekazaritza eta ingurumen neurrietara 2,06 milioi (%8 gehiago) bideratuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!