49 abadiñarrek jaso dute euskara ikasteko diru-laguntza

Anboto 2014ko urt. 13a, 12:38

Abadiñoko Udaleko gobernu taldeak jakitera eman duenez, 8.000 euro banatu dituzte 2012-2013 ikasturtean, euskara klaseetara joan direnen artean.

 

Iazko irailean aurkeztu zituzten euskara ikasten duten herritarrek udalak eskaintzen duen diru-laguntza jaso ahal izateko eskariak, eta Abadiñoko Udalak jakitera eman duenez, 49 lagunek jaso dute laguntza.

Udaleko gobernu taldeak azaldu duenez, egunotan jaso dituzte eskatzaileek dagozkien diru-laguntzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!