Maiatzera arte obretan, Zelaietako eskolan

Anboto 2014ko urt. 9a, 14:14

Jose Luis Navarro alkateak esan du, bi hilabeteko atzerapena dutela Zelaieta Herri Ikastetxeko obrek

"Nahikotxo aurreratu dute azkenaldian lanetan", esan du Jose Luis Navarro alkateak, "baina seguru dakigu bi hilabeteko atzerapena izango dela Zelaietako Herri Ikastetxeko obran". Otsailerako amaituta aurreikusi zuten obra maiatzera arte luzatuko da, gutxienez. 

Dagoeneko ipinita dago eskolako jolastokiko aterpea, baina alkateak aurreratu duenez, haur eskola hartuko duen eraikin berria altxatzeko lanetan atzerapenagaz dabiltza. Izan ere, lanak egiteko ardura izan duten enpresekin hainbat arazo sortu dira azken hilabeteetan, Jose Luis Navarro alkateak gogora ekarri duenez.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskolako gimnasioan, jantokian, saskibaloi zelaian eta ikasgeletan atontze lanak egin zituen udan, azken urteetan, batez ere jantokian, izandako espazio falta larriari aurre egiteko helburuz. 

Jaurlaritzaren diru-laguntza daukan arren, udalak esleitu zuen orain haur eskola altxatzeko egiten dabiltzan obra hau.Udaleko hiru alderdiek lehentasunezkotzat eduki dute, eta udalaren aurtengo aurrekontuko inbertsiorik garrantzitsuenetariko bat da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!