Aho batez arbuiatu dute eraso sexista

Anboto 2013ko abe. 18a, 09:20

Urgentziaz gai-ordenean sartu zuten atzoko ohiko udalbatzarrean, udal igerilekuetako aldageletan gertaturiko eraso sexista gaitzesteko adierazpena. Aho batez onartu zuten Abadiñoko Independienteak, Bildu eta EAJk. Ondorioz, besteak beste, \"kirol instalazio guztiak errebisatu eta atonduko ditu Abadiñoko Udalak honelako erasoak eragozteko\"

Urgentziaz gai-ordenean sartu zuten atzoko ohiko udalbatzarrean, udal igerilekuetako aldageletan gertaturiko eraso sexista gaitzesteko adierazpena. Aho batez onartu zuten Abadiñoko Independienteak, Bildu eta EAJk. Ondorioz, besteak beste, "kirol instalazio guztiak errebisatu eta atonduko ditu Abadiñoko Udalak honelako erasoak eragozteko".

 

Abadiñoko kiroldegiko emakumeen aldageletan grabaketak egin dituztela salatu dutela jakin dugu asteon, eta datu gehiago eman ez dituen arren, gertakaria aztertzen dihardu Ertzaintzak.

 

Yanire Moreno, Berdintasun Arloko zinegotziak irakurri eta Abadiñoko Udalak atzo aho batez onartu zuen idatziaren arabera, "honelako gertakariek argi erakusten dute zelako indarkeria jasaten duten emakumeek emakumeak izate hutsagatik, giza-eskubideen urraketa gordin eta onartezina dira; pertsonaren duintasuna, osotasuna, intimitatea, ohorea eta irudia kolpatzen dutenak".

 

\"\"

 

Kirol instalazioak errebisatzeaz gainera, "eraso sexistak jasaten dituzten emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko, Durangaldeko erakunde arteko koordinazio protokoloa bultzatzen" eta "herrian sexismoa desagertarazi arte berdintasun politikak bultzatzen" jarraituko dutela adierazi du Abadiñoko Udalak.

 

Azkenik, Abadiñoko Udalak erasotutako emakumearen eskura ipiniko ditu "bere eskubideak defendatu ditzan, eta ahal duen laguntza guztia emango die justizia eta polizia erakundeei ere".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!