Durangaldeko EHBildu: "Erasotua izan den emakumeari gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu"

Anboto 2013ko abe. 17a, 17:18

Idatzi batean Abadiñoko Udalari \"espresuki\" eskatu dio \"emakume honen eskubideak bermatze aldera era guztietako baliabideak jar ditzala bere esku\".

Idatzi batean Abadiñoko Udalari “ espresuki” eskatu dio “emakume honen eskubideak bermatze aldera era guztietako baliabideak jar ditzala bere esku”.

 

Durangaldeko EHBilduk  zapatuan Abadiñoko igerilekuko azpiegituretan emakume batek ustez jasan zuen erasoaren gaineko bere iritzia jakinarazi du idatzi batean. Hasteko eta behin, “erasotua izan den neskari gure babesa eta elkartasuna adierazi gura diogu”, diote. Era berean, “Abadiñoko Udalari espresuki eskatzen diogu emakume honen eskubideak bermatze aldera era guztietako baliabideak jar ditzala bere esku. Gogoratu nahi dugu herri agintean daudenen ardura eta erantzukizuna  dela emakumeon eskubideen defentsa irmoa egitea”. Azkenik, erasoa “inolako injerentziarik gabe” ikertua izan da dadila eskatu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!