Akusazio partikular moduan aurkeztea aztertzen dabil Udala

Anboto 2013ko abe. 17a, 13:38

Joan zen zapatuan udal igerilekuan ustez gertaturiko sexu erasoaren kasuan akusazio partikular moduan aurkezteko aukera aztertzen diharduela jakinarazi du Abadiñoko Udalak. Igerilekuan gabazioak egin zizkiotela salatu duen \"emakumearen eskura baliabide guztiak jarriko\" dituela adierazi du Abadiñoko Udalak

Joan zen zapatuan udal igerilekuan ustez gertaturiko sexu erasoaren kasuan akusazio partikular moduan aurkezteko aukera aztertzen diharduela jakinarazi du Abadiñoko Udalak. Igerilekuan gabazioak egin zizkiotela salatu duen "emakumearen eskura baliabide guztiak jarriko" dituela adierazi du Abadiñoko Udalak.

 

Gobernu taldeak komunikabideetara bidali duen oharrean azpimarratu dute, "Ertzaintzak emakumearen salaketa jaso ondoren abiatu duen ikerketan ahal duen guztian lagunduko duela".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!