Egitarau zabalagaz, Elkartasun Egunak, gaur eta bihar

Anboto 2013ko abe. 13a, 10:20

Frantzian preso bost urte daramatzan Eneko Zarrabeitia herrikidea gogoan hartuta, Abadiño alderik alde zeharkatuko duen kalejiragaz hasiko dituzte gaur asteburuko Elkartasun Egunak: Muntsaratz eta Traña-Matiena batuko dituzte 18:30ean hasita

Frantzian preso bost urte daramatzan Eneko Zarrabeitia herrikidea gogoan hartuta, Abadiño alderik alde zeharkatuko duen kalejiragaz hasiko dituzte gaur asteburuko Elkartasun Egunak: Muntsaratz eta Traña-Matiena batuko dituzte 18:30ean hasiko den kalejiran. Euskal preso eta iheslariak etxeratzea aldarrikatzeko antolatu dute gaurko eta biharko egitaraua.

 

Kalejiraren ostean, esku pilota partiduak jokatuko dituzte, 21:00etan hasita, Traña-Matienako frontoian. Atxarte pilota eskolako umeek jokatuko dute lehenengo, eta binakako bi partidu izango dira horren ostean. Amantegi eta Badiolak Arabiourrutia eta Garaizabalen kontra jardungo dute, eta Beraseluze II eta Ibai Zabalak Urrutikoetxea eta Albisuren kontra.

 

Bihar eguerdian izango du elkartasun asteburuak segida.Euskal border erakustaldia izango da, 12:00etan, plazan, eta herri bazkaria, olinpiadak, triki-poteoa eta kontzertuak izango dira, ondoren: Txapelpunk, Ghetto, Etzilimo eta Eskorbutoren kantak izango dira entzungai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!