Herriko denda eta tabernetan euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina garatu zuen Abadiñoko Udalak azaroan, eta egitasmoaren balorazioa ona egin du Argi Abad Euskara zinegotziak. Jakin eragin dutenez, ehundaka lagunek parte hartu dute.
Abaden esanetan, "gure asmoa ez da izan jendeak hilabetean euskara ikastea, baizik eta bakoitzak dakien hori, asko edo gutxi, erabiltzea. Eta parte hartzea ikusita helburua bete dela esan daiteke". Kanpainari amaiera emateko 100 euroko hamar bale zotz egin zituzten. Herriko zazpi establezimendutan izena emandako lagunak izan dira sarituak. Abenduaren 21era bitarteko tartea dute sarituek balea erabiltzeko.